Elkartasunerako 200 kilo sagar inguru batu dituzte Ispasterren
Lekeitioko Denbora Bankuak eta Lagunkoia taldeak atzo [azaroak 8] 16:00etatik 18:30era 200 kilo sagar inguru batu zituzten. Zazpi kide elkartu ziren Ispasterko sagasti batean. Batutako sagarrak janari bankuan, dominikarretan eta Abaroa egoitzan banatuko dituzte. Hori bai, parte hartu zuen partaide bakoitzak sagarrez beteriko poltsa bat etxera eramateko aukera izan zuen.