Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LABek salatu du Ondarroan arrantzale bat hilik agertu dela eta administrazioak ez duela dagokion "erantzukizuna bere gain hartu nahi"

66 urteko gizonezkoa Euskal Herrian lan istripuz zendutako 47. langilea da, eta itsasotik lehorrerako sartu-irten batean uretara erori da. Osalanek eta Lan Ikuskaritzak ez dute lan-heriotzatzat jo gertatutakoa, behargina “atseden egunetan” zegoela argudiatuta.

Mikel Reina Barros
Ondarroa
2023/11/10

Lekukoek sindikatuari adierazi diotenez, 66 urteko arrantzaleak Galiziako Corvo itsasontzian egiten zuen lan. Itsasontziak hainbat egun zeramatzan Ondarroako portuan, eta arrantzaleak bertan bizitzen egon dira beraien atseden egunetan. Hain zuzen ere, behargina itsasontzitik lehorrera atera eta sartze horietako batean uretara erori da. Hainbat ordu beranduago bere hilotza topatu dute uretan.

LABek salatu du denbora daramala arrantzaleen “bizi eta lan baldintza prekarioak salatu eta hauek duintzeko borrokatzen”. Arrantza jardunaren ezaugarriak tarteko, arrantzaleak “behartuta” daude porturatutako herrian atseden denboran bizitzeko lekua topatzera. Baina esan dute “baliabide eta laguntza mugatuak” dituztela horretarako eta, gehienetan, atseden tartean ere, itsasontzian gelditzen dira.

Sindikatutik adierazi dute “zoritxarrez ohikoak” direla horrelako istripuak, eta “sinestezina bada ere” oraindik ez direla existitzen arrantzaleen bizitzak babesteko “beharrezkoak diren pasarelak eta segurtasun neurriak”. Ondarroan, itsasontzietan ere lan segurtasunari lotutako “egokitzapenak lehenbailehen egitea nahitaezkoa” dela esan dute. “Heriotza honek argi uzten du Portu Agintaritzak neurriak hartu behar lituzkeela”.

LABek salatu du Osalanek eta Lan Ikuskaritzak ez dutela lan istriputzat hartu. “Bere lanaren baldintzak behartuta itsasontzian bizi diren arrantzaleek pairatzen dituzten istripuak baldintza horiek eragindakoak dira”. Gaineratu dute patronalak eta administrazioak lanak eragindako istripuak saihesteko neurriak hartu behar dituztela.
“Sektorearen baldintza prekarioak iraultzea da neurri prebentibo garrantzitsuena eta, bide batez, administrazioak ez dezala bere ardura saihestu heriotza hauek lanetik kanpo kokatuz, honela ez baitira sekula ekidingo”.

Aukerarik gabe. Beste alde batetik, sindikatuak jakinarazi du Ondarroan Itsastarren Etxean arrantzaleentzako zeukaten zerbitzua kendu egin dutela jakin dutela egunoetan. Azaldu dutenez, adingabeak artatzeko jarduera pribatizatua ipiniko du bertan Bizkaiko Foru Aldundiak». Sindikatuaren iritziz, «beharrezkoa»da Inoren Kargura Ez Dauden Adingabeen zerbitzua ipintzea, baina aurreikuspenagaz: «Are gehiago Bizkaiko sarea gainezka dagoela jakinda eta egungo baliabideekin kalitatezko zerbitzua ematea oso nekeza dela aintzat hartuta. Plangintza integral baten bidez egin beharko litzateke, ez inprobisazioz eta pribatizazioen bidez».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.