Emakume etorkinentzat ahalduntze taldea sortu dute Markina-Xemeinen
Emakume etorkinentzat ahalduntze taldea sortu dute Markina-Xemeinen. “Parte hartzaileen beharretan, kulturan edota autoezagutzan barneratu nahi dugu”, azaldu dute antolatzaileek. Orain arte lehendabiziko hiru bileren bilera datak zehaztu dituzte. Azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 3an 17:30etik 19:30era jarri dute hitzordua, Bekobenta Eskolako liburutegian. Izena eman nahi dutenek 662 42 93 68 telefono zenbakira deituz egin behar dute. Horrez gain, taldearen bileretarako zaintza zerbitzua nahi dutenek hilaren 17a dute eskatzeko azken eguna