Pantailen erabileraz hausnartzeko taldeak aurrera jarraituko du Markina-Xemeinen
‘Pantailak noiz eta zertarako eman seme alabei’ mahai ingurua egin zuten martitzenean [azaroak 21] Bekobentako liburutegian.
Ondarroako Altza buru taldeko eta Durangoko Guk16 taldeko kideek haien esperientziak partekatu zituzten martitzenean [azaroak 21] Markina-Xemeingo Bekobenta eskolako liburutegian. Mahai inguruak haur eta nerabeen gurasoek haien esperientziak partekatu zituzten.
Herritar asko bertaratu ziren eta mahai ingurua aberasgarria izan zen. Gai nagusia mugikorrak izan ziren; mugikorra seme alabei emateko adina atzeratzea, alegia. Formazioaren garrantzia ere azpimarratu zuten mahai ingurura gonbidatu zituzten kideek. “Gure esperientzian oinarrituta esan genuen bai guraso eta baita nerabeek ere, jakitun egon behar dutela mundu digitalerako sarrerak dituen arrisku eta aukerez, eta bide horren oinarria erabilera egokia egiteko gazteak hezitzean datzala”.
Hitzaldiaren “arrakasta” ikusita, Markinan-Xemeinen ere, mailaka guraso taldeak sortzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek eta herriko eragile ezberdinekin lanketa egiteko bidea hasiko zutela esan dute. Besteak beste Markina-Xemeingo Udala, Lea Artibaiko mankomunitatea, Oinherri herri hezitzaileen sarea…