Aranbaltz Kultur Elkarteak antolatutako mendi martxak 30 bat lagun elkartu ditu
Domekan [azaroak 26] Aranbaltz Kultur Elkarteak Ziortza-Bolibarko desanexioa urteurrenagaz batera egin ohi duen mendi martxa osatu zuen. 30 lagun inguru elkartu ziren, antolatzaileen arabera, eta “giro eta eguraldi onak” nagusitu ziren. Munitibarrerantza jo zuten eta bertan Gontzugarai edota Santa Luziako muinoak gainditu zituzten. Ibilaldiaren ostean kopaua hartu zuten herritarrek.