Berritxuko Foro Feministak eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egingo du
Gaur [abenduak 1] 18:30ean herriko plazan elkartzeko deialdia zabaldu dute. Erasoa joan den zapatuan [azaroak 25] eman zen.
Berriatuko Udalak “gaitzespenik irmoena” adierazi eta “babes osoa” eskaini dio erasoa jasotako emakumeari eta bere inguruari. Gogoratu dute horrelako gertaerei aurre egiteko, udal mailako baliabide eta zerbitzuak premia dutenentzat “eskuragarri” daudela. “Zoritxarrez, indarkeria matxista eguneroko ogia da eta horrek gizarte osoaren inplikazioa eskatzen du. Guztion ahalegina eta ardura beharrezkoa da genero desparekotasuna iraunazten duen indarkeriarekin amaitzeko”, adierazi dute.
Udalak eta Berritxuko Foro Feministak indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatzea erabaki dute: “Batetik, eman beharreko arreta eta laguntza koordinatzeko, eta bestetik, eraso matxista irmoki salatzeko”. Hain zuzen ere, udaletik kultura patriarkalagaz amaitzeko “konpromisoa” berretsi dute, horretarako, “beharrezkoak diren neurriak aktibatuz”.
Eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur [abenduak 1] 18:30ean herriko plazan.