Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Durangoko Azokaren osotasuna "indartu eta berretsi" egin da

58. Durangoko Azoka arrakastatsua izan da antolatzaileen arabera. Gaurtik [abenduak 11] aurrera Zu Non, Han DA! ekimena garatuko dute Euskal Herriko 88 liburu dendatan.

Durango azoka 2023 Gazte Eztanda Eguna arrakastatsua izan da. Argazkia. Durangoko Azoka
Mikel Reina Barros
Lea-Artibai eta Mutriku
2023/12/11

58. Durangoko Azoka arrakastatsua izan da antolatzaileen arabera: “Jendetsua, bizia, irudimenez jantzia, anitza, parte-hartzailea. Fantasiazkoa, berba batean esanda”. Bost egunetan Landako eta inguruetako guneak jendez beteta egon dira, eta nobedadeak ezagutzeko zein ekitaldietan parte hartzeko gogoa “nabarmena” izan dela azpimarratu dute.

Aurreikusi bezala, gazteak nagusitu direla esan dute eta hauek “erantzun ona” izan dutela. Batez ere, abenduaren 8an antolatutako Gazte Eztanda Eguna. Azokako partaideek ere nabarmendu dute gazteek erakutsitako interesa. “Gerediaga elkarteak euskararen eta euskal kulturaren transmisioan ekarpena egingo du aurrerantzean ere, eta aurtengo azokak zeregin horretan jarraitzeko indarra ekarri du”.

Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira, “asebeteta”, eta kulturazaleen balantzea “positiboa” izan dela. “Salmentak onak izan dira. Gainera, kulturazaleek jakin-mina erakutsi dute; zenbait kasutan produktu zehatz baten bila joan dira, baina askok eskaintzaren artean arakatzeko ere aprobetxatu dute”. Musikaren arloan, talde ezagunek jende piloa erakarri dute, eta hasiberriek euren lana ezagutzera emateko plaza bezala erabili dute azoka.

Lekeition eguaztenean [abenduak 13] 18:30ean Ane Labakak Barraskiloek bat baino gehiago liburu aurkeztuko du eta Miren Agur Meabegaz solasaldia egingo du, Aralde Berri liburu dendan.

Azokako gune desberdinetan guztira 265 ekitaldi egin dituzte, eta gehienak “bete-beteta” egon dira. “Sarritan ilarak sortu dira, jendea aurkezpenetarako irrikaz egon delako. Azokan parte hartuz, azokaren parte sentitu dira”. Horrez gain, nabarmendu dute webguneko erabiltzaileen 10etik 4k egitaraua kontsultatu duela; lehen lau egunetan 60.000 bisita izan ditu atari digitalak. Zaleen “gogoa eta jarrera” eskertu nahi izan du Gerediagak. Aparkalekuetatik Landakoraino martxan egon den doako autobus zerbitzua “geroz eta gehiago” erabiltzen dela esan dute, eta aurten 5.000 bat lagun ibili dira.

Jarraipena. Durangoko Azokaren olatu hori “probestu eta kulturgintza hauspotzeko asmoz”, gaurtik [abenduak 11] aurrera Zu Non, Han DA! ekimena garatuko dute Euskal Herriko 88 liburu dendatan. Azokako nobedadeak ezagutu ahalko dira bertan, eta gainera, 27 aurkezpen ere egingo dituzte, abenduaren 20ra bitartean. Lekeition, adibidez, eguaztenean [abenduak 13] 18:30ean Ane Labakak Barraskiloek bat baino gehiago liburu aurkeztuko du eta Miren Agur Meabegaz solasaldia egingo du, Aralde Berri liburu dendan. 59. Durangoko Azoka 2024ko abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.



Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.