Haurrak zientziara hurbiltzeko tailerrak egingo dituzte Markina-Xemeinen
Gaur [abenduak 11] hasi da izen emateko eta eta eguenean [abenduak 14] amaituko da, udaletxean.
Markina-Xemeingo Udalak zientzia mundura hurbildu nahi ditu herriko haur eta gazteak. Horretarako “Kimikarin” izeneko tailerrak antolatu ditu Gabonetan. Aldez aurretik, berriz, parte hartu nahi dutenek izena eman beharra dute. Horretarako epea gaur [abenduak 1] bertan hasi da eta eguenean [abenduak 14] amaituko da. Bide desberdinak zabaldu dituzte interesa dutenentzako. Alde batetik, udaletxeko Berton bulegoan, astelehenetik barikura 08:15etik 14:30era. Bestetik, ordutegi horretan ezin dutenek 94-616 74 54 telefono zenbakira deitu dezakete.
Kimika tailerrak abenduaren 26, 27 eta 28an egingo dituzte 10:00etatik 14:00etara, Uhagon kulturgunean. Tailerrak 6 eta 12 urte bitarteko umeei dago bideratuta. “Gazteengan zientziarekiko jakin-mina pizteko tailerrak dira”, azaldu dute Markina-Xemeingo Udaletik.