Markina-Xemeingo Udalak komunikazio bide berriak zabaldu ditu
WhatsApp eta Telegram kanalak zabaldu dituzte informazioa zabaltzeko.
Markina-Xemeingo Udalak herritarrengana iristeko beste komunikazio bide berriak jarri ditu martxan: WhatsApp eta Telegram kanalak zabaldu dituzte. “Orain arteko bideak mantentzeaz gain, udaleko albisteak, agenda eta ekitaldiei buruzko informazioa herritarrei bideratzeko modu berriak dira”, azaldu dute.
WhatsApp kanalera batu nahi dutenek hurrengoko esteka sakatu dezakete edo bilatzailean bilatu. Nabarmendu dute garrantzitsua dela jakinarazpenak jasotzeko kanpaitxoa jasotzea.
Telegramen ere, bilatzailean ‘Markina-Xemeingo Udala’ jarriz edo esteka honetan sartuz batu daitezke herritarrak taldera. Gogoratu dute Telegramek duen funtzio “interesgarrienetako bat” aldibereko itzulpena dela, hau da, kaleratzen den informazioa beste hizkuntza batzuetara itzultzen du aplikazioak momentuan.
Hurrengokoak dira eman beharreko pausoak:
- Ireki Telegram zure smartphonean.
- Sakatu hasierako orrian goian ezkerrean dagoen hiru lerro horizontaleko menua.
- Hautatu ezarpenak (“ajustes”) aukera.
- Hautatu hizkuntza (“idioma”) aukera.
- Aktibatu “Mostrar traducir botón” aukera, eta aukeratu zein hizkuntzetara itzuli nahi diren testuak.
- Itzuli nahi den testuaren gainean klik bat egitean, itzuli (“traducir”) aukera agertuko da, eta hori klikatuta itzulpena berehala agertuko da.