Berriatuko plazako sarrera eta irteera itxita dago obrengatik
Erdigunean 2023ko urriaren amaieran hasi zituzten obrak itxaronaldi "luzearen ostean".
Berriatuko Udalak jakitera eman du herriko plazarako sarrera eta irteera itxita egongo direla hurrengo egunetan. Erdigunean 2023ko urriaren amaieran hasi zituzten obrak itxaronaldi “luzearen ostean”. Udal ordezkariek adierazi dute helburua segurtasuna hobetzea da, bai errepidekoa eta baita oinezkoena ere. Horretarako egingo dituzten lanen artean daude, besteak beste, espaloiak ondo jartzea, oinezkoen pasabidea eta autobus geltoki berria egitea eta semaforoak jartzea.