Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erkiaga eta Ibarluzea, finalerdietan eta lehen postuan

Ispastertarrak eta markina-xemeindarrak 2-1 menderatu zituzten atzo [urtarrilak 8] Ladutxe eta Gorka Winter Serieseko 10. jardunaldian. Finalerdi bat zehaztuta dago: Goiko-Lekerika Johan-Lopezen aurka.

Aritz Erkiaga Winter Series Argazkia: Eraman!
Mikel Reina Barros
Ispaster,Markina-Xemein
2024/01/09

Helburua beteta, eta zelan gainera. Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea Gernika-Lumoko Winter Serieseko finalerdietan daude, eta lehenengo postuagaz gainera. Atzo [urtarrilak 8] Ladutxe eta Gorka 2-1 menderatu zituzten Winter Serieseko 10. jardunaldian. Gauzak horrela, IƱaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerika saihestu dituzte finalaurrekoetan.

Ispastertarrak eta markina-xemeindarrak haien hautagaitza aurkeztu zuten, gogotik egin behar izan zuten lan Ladutxe eta Gorka mendean hartzeko. Erkiagak bere bertsiorik onena atera behar izan zuen irabazteko, Jai Alaiko zaleak askotan jarri zituen zutunik. Iparraldeko bikoteak 0-2 irabazi beharra zuten aurrera egiteko aukerekin jarraitzeko eta Lea-Artibaiko bikoteak set bakarragaz nahikoa zuten sailkatzeko eta bi lehen postua lortzeko.

Ladutxek eta Gorkak jokamolde argia zuten: Erkiaga jokoz kanpo utzi eta Ibarluzea bilatu. Atzelariak ez zuen bere egunik onena izan eta ohi baino huts gehiago egin zituen. Aurrelariak, berriz, erakustaldia eman zuen beste behin, barikuan [urtarrilak 5] Berriatuan Banakako txapeldun izendatu ostean. Hamaika tanto egin zituen lehen setean, ikusgarria benetan azkena, txik-txak ezin hobe bat marraztu zuen. Azkenean 15-14 lehen seta, lehen helburua beteta zuten.

Ibarluzea Winter Series

Argazkia: Eraman!

Bigarrenean Ladutxek eta Gorkak haien indarra inposatu zuten. Ibarluzea gehiago eta hobeto bilatu zuten eta Erkiagak gehiago arriskatu behar izan zuen jokoan sartzeko. Erabat nagusi izan ziren bigarren setean 8-15 gailenduz. Iparraldeko bikotea kanporatuta zegoen, baina partida irabazi nahi zuen. Atzelari markina-xemeindarrak bere tantorik onenak jokatu ditu hirugarren eta azken setean, ez du hutsik egin eta Erkiagak partida amaitzeko erantzukizuna hartu du. 5-3, finalerdietarako txartela eta multzoko lehen postua.

Datorren astelehenean ezagutuko dute finalaurrekoetako aurkariak: Olharan-Del Rio eta Erik-Minviellen partidaren ostean. Bi bikoteak edotaa Goitia-Basque izan daitezke aurkariak, hirurak dituzte aukerak, lehendabizikoak gehien. Beste partida erabakigarrian Goikok eta Lekerikak Johan eta Imanol Lopezen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.