'Basques in Australia' erakusketa ailegatuko da Ondarroara
Domekan [urtarrilak 14] irekiera ekitaldia egingo dute 12:00etan, Udal Erakusketa Aretoan.
Basques in Australia erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du Ondarroako Alamedako Udal Erakusketa aretoak domekan [urtarrilak 14], 12:00etan. Ondarroako Udalak Euskal Australiar Alkartearekin batera antolatutako erakusketaren irekiera ekitaldia Loren Arkotxak gidatuko du eta Australian egondako ondarrutarrak bertaratuko dira.
Udaletik jakinarazi dutenez, udal ordezkariak bertaratuko dira, baita Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Euskal Australiar Alkartekoak ere. Bakoitzak sarrera txiki bat egingo du, ostean, Arkotxak erakusketaren ibilbidea egingo du.
Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra bitartean egongo da ikusgai ondorengo ordutegian.
- Astelehenetik barikura: 18:00 etatik 20:00etara.
- Zapatuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Domeketan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.