Kale katuak kudeatzeko neurriak hartuko ditu Markina-Xemeingo Udalak
Gaiarekiko interesa edota kezka dutenentzako bilera egingo dute.
Markina-Xemeingo Udalak errotik landu nahi du kalea katuen gaia, eta horretarako neurriak hartuko ditu. Miauka kale katuak babesteko elkarteagaz elkarlanean ariko dira. Hain zuzen ere, gai horren inguruko interesa eta kezka duten herritarrekin elkartuko dira eguaztenean [urtarrilak 24] 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Esan dutenez, bilera irekia izango da eta, besteak beste, hurrengoko gaiak landuko dituzte: kale katuen kudeaketa etikoa, horiek modu egokian elikatzeko neurriak, antzutzea, elkarbizitza…