Ara! Gorputz elkarteko kideek hitzaldia eskainiko dute Berriatuan
Berritxuko Foro Feministak antolatuta, eta eskola feministaren barruan Ara! Gorputz elkarteko kideek hitzaldia emango dute barikuan [urtarrilak 26] 17:30ean, lehengo haur eskolan. Emakumearen zikloen inguruko bigarren ekitaldia izango da abenduan kafe tertulia ere antolatu baitzuten. “Egun, mundu lineal eta kapitalistaren mesedetan, gure ziklikotasunak ezikusiak edota arbuiatuak izaten jarraitzen dute. Paradigma horiek haustea eta alternatiba bizigarriak sortzen jarraitzea da gure xedea”, diote Ara! Gorputz elkartetik.