Medikua eskatzeko elkarretaratzea egingo dute Berriatuan
Gabonetan medikurik gabe egon ziren herrian eta udalak Osakidetzari medikuaren hutsunea betetzea eskatu zion.
Berriatuarrak haserre daude. Denbora daramatzate herriko anbulatorioko mediku falta salatzen, eta horregatik elkarretaratzera deitu dute, bihar [otsailak 1], 18:00etan, herriko osasun etxearen aurrean. “Zerbitzu murrizketarik ez, zerbitzu publikoak defendatu, Berritxun medikua orain!” leloaren bidez egin dute deialdia.
Bertan, azken hilabeteetan Osakidetzak herriko anbulatorioan egindako “zerbitzu murrizketak”, hala nola mediku falta edota osasun etxea itxita egotea, salatuko dituzte. Horrez gain, elkarretaratzearen ostean, 18:30ean inguru, bideo gelan batzarra egingo dute herriko egoera eta hartu beharreko hurrengo pausoak aztertzeko.