Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal Esnekigileen Elkartea sortu dute sektorea indartu eta kontsumoa bultzatzeko

Markina-Xemeingo Larruz eta Berriatuko Txikiñena elkarteko parte dira, guztira Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 29 ekoizle dira.

Mikel Reina Barros
Berriatua,Markina-Xemein
2024/02/05

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 29 esne ekoizle eta esne eraldatzailek sortu dute Euskal Esnekigileen Elkartea, tartean daude Markina-Xemeingo Larruz eta Berriatuko Txikiñena. Bost ekoizlek sustatutako ekimenetik jaio zen elkartea 2023an. Sektoreko ekoizleekin batzartu, bilerak egin eta eman beharreko pausoak zehaztu zituzten. Orain, hiru abeltzaintza espezieen esneki eta esne mota guztiak ekoizten eta eraldatzen lan egiten duten euskal profesionalak elkartzen ditu lehen aldiz.

Lehendabizikoz bakoitzaren “berezitasun eta izaera babestuz” sektorea biltzen duen elkartea sortu dute. Sektorea indartu eta gizartearen esnekiekiko interesa sustatu nahi dute, “ekoizpenari bultzada emanez eta sektoreak barne hartzen dituen askotariko produktuak gizarteratzen lagunduz”. Orain arte egindako lanaren fruitua biltzeko eta etorkizunera elkarrekin begiratzeko “apustu bateratua” dela esan dute.

Hain zuzen ere, lurraldean esnekiek duten garrantzia azpimarratu dute. “Esnekien aberastasun
hori gure lurraldean ondo errotutako sektore batetik dator: esnea ekoizten duten abeltzainengandik eta esnea eraldatzen duten esnekigileengandik. Euskal landa inguru osoan zehar ardi, behi eta ahuntz esnea ekoizten dira, eta hori eraldatuz, gazta freskoak, urdinak, laktikoak, onduak, pasta bigunak, jogurtak, esne pasteurizatua, gurinak…etab. lortzen dira”.

“Gure eguneroko lanaren emaitza da; produktuaren eskaintza anitza, osasungarria eta bertako dibertsitatea babesteko giltzarria ere badena”

Elkarteko zazpi kideak ardi esnea ekoizten dute, hamabostek behi esnea eta zortzik ahuntz esnea. Hau da, guztira 105 produktutik gora ekoizte dituzte, euskal jatorrikoak betiere. Elkartearen helburuetako bat produktuok kontsumitzaileei zabaltzea da: “Gure eguneroko lanaren emaitza da; produktuaren eskaintza anitza, osasungarria eta bertako dibertsitatea babesteko giltzarria ere badena”. Lehen sektoreak gizarte osoarentzako “onuragarria” den lana egiten duela erakutsi nahi dute.

Aurrera begira. 2024rako helburu nagusi moduan jarri dute sektorearen eta bertakoaren alde egindako lana ezagutzera ematea, “dibertsifikazioa ardatz eta erdigune izanik”. Era berean, erakunde eta kontsumitzaileen aurrean batasuna adierazi nahi dute. Horrez gain, elkarteak sektoreko profesionalen interesen ordezkari eta babesle moduan egingo du lan. Administrazioaren aurrean eta osasun-agintaritza eskudunekin koordinatzeko bitartekaritza eskainiko dute. “Kolektiboaren prestakuntza beharrak kudeatzeko plataforma gisa funtzionatuko du, elkartekideen garapen tekniko zein enpresarialerako baldintzak hobetzeko lan eginez. Sektoreak izan ditzakeen gabeziak antzeman eta denen indarrez bideratu nahi ditugu, funtsean”.

Euskal Esnekigileen Elkartetik gogoratu dute elkartea ateak zabalik dituela beste edozein ekoizlerentzat. Etorkizunean kide izan nahi dutenentzako edo informazio gehiago nahi dutenentzako elkartearen webgunea jarri dute eskuragarri.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.