Ispasterko herriak 770 euro eman dizkio Gurutze Gorriari
Santa Ageda Egunean bildutako diruaren beste erdia Daria Fasiarako izango da.
Iaz bezala, Santa Ageda Eguneko dirua ekintza solidarioetarako bideratu du Ispasterko herriak. Guztira 1541,22 euro bildu zituzten eta erdibana banatu dituzte Gurutze Gorrirako eta Daria Fasiarako. Hain zuzen ere, GarbiƱe Saenz de Buruaga alkateak Gurutze Gorriko Ioritz Sanchez lehendakaria eta Carlos Galan lehendakariordea hartu zituen. Diru horregaz haurrentzako materiala erosiko dute.