Leartiker EZtaphTox proiektuan parte hartzen dago
EHUko Lactiker eta Mikroiker ikertaldeekin batera daude lanean eta helburua da euskal gazta sektoreari esne gordinagaz egindako gazten elikadura “segurtasunaren kontrola” erraztea.
Markina-Xemeinen egoitza duen Leartiker Esneki Zentroa beste proiektu baten murgildu da. Kasu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Lactiker eta Mikroiker ikertaldeekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazioagaz, EZtaphTox proiektua aurkeztu dute. “Helburua da euskal gazta sektoreari esne gordinagaz egindako gazten elikadura segurtasunaren kontrola erraztea da, tradizioa eta teknologia berriak batuta, kontsumitzaileei ahalik eta produkturik onena eskaintzen jarraitzeko eta prebentzioan inbertitzen diren baliabideak optimizatzeko”.
Staphylococcus aureus (S. aureus) esne gordinez egindako gaztek oso gutxitan izan dezakeen bakterioa da. Kontsumitzaileari iristen zaion gazta segurua dela ziurtatzeko helburuz, esne gordinarekin egindako gaztetan toxina detektatzeko programa sendo batean parte hartzen ari da artzain artisauen Artzai Gazta Elkartea. Gaur egun, esnearen eta gaztaren laginak aztertzen dira, merkaturatu baino lehen. “Prozesu neketsua da, eta kostu altua du ekoizleentzat”, esan dute.
EZtaphTox proiektuaren xedea da euskal ekoizleen sektoreari lan hori erraztea. Urtebeteko iraupena izango du planak, eta gaztaren egite eta ontze prozesuan zehar toxinaren ekoizpena zer faktorek aktibatzen duten aztertuko dute. Halaber, laginak hartzeko eta elikagaia aztertzeko unerik egokienak zein diren identifikatuko dute.