130 lan inguru aurkeztu dituzte ipuin eta marrazki lehiaketara
Joan den eguenean [martxoak 21] osatu zuten sari banaketa.
Berriatuko 9. Ipuin eta Marrazki Lehiaketak irabazle berriak ditu. Joan den eguenean [martxoak 21] egin zuten sari banaketa. Aurten 130 lan inguru aurkeztu dira, ia 100 marrazki eta 31 ipuin. Antolatzaileak “pozik” agertu dira herritarren erantzunagaz, baina umeen parte hartzeaz gain, gazte gehiagok izena ematea nahi dutela nabarmendu dute. Sariei dagokionez, lan “oso onak” aurkitu dituztela esan dute eta ondorioz batzuetan “kostata” aukeratu dituztela irabazleak.
Hurrengokoak izan dira maila bakoitzeko irabazleak:
- Marrazkiak:
- HH3-4: Intza Arrizabalaga
- LH1-2: Izaro Lertxundi
- LH3-4: Iraia Galarraga
- LH5-6: Garazi Markuerkiaga
- 12-15 urte: June Etxaniz
- Ipuinak:
- LH3-4: Lau elementuak (Sara Domingues)
- LH5-6: Munduaren eraldaketa (Garazi Markuerkiaga)
- 12-15 urte: Japonen galduta (June Etxaniz)
- 16 urtetik gora: Deabruaren bihotza (Yoseba Malaxetxebarria)