Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Finalaurrekoak zehaztuta, eta ezustekoekin gainera

Ladutxe-Basque eta Olharan-Ibarluzea bikoteek lortu zituzten zapatuan [ekainak 29] Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartelak.

Markina-Xemeingo Grand Slama ligaxka azken jardunaldi Argazkia: Aitzol argazkiak
Mikel Reina Barros
Ispaster,Markina-Xemein
2024/07/01

Ezustekoa, Aritz Erkiagak Jai Alai Ligako 2023/2024 denboraldian lehen aldiz ez du txapela jantziko. Jon Bullet Zabalagaz batera bi partidak galduta ezinezko izan dute aurrera egitea. Orain arteko txapelketa guztiak irabazi ditu ispastertarrak: Pau, Biarritz, Winter Series, Lekeitio, Zumaia, All Star, Gasteiz y Bilbo. Zapatuan [ekainak 29] ere bi setetan galdu zuten Markina-Xemeingo Grand Slamean.

Hain zuzen ere, Lea-Artibaiko puntistak ziren 2-0 irabaztera behartuta zeudenak. Ladutxek eta Basquek Uni frontoiari neurria hartuta diotela erakutsi zuten berriro: sailkatzeko txapelketatik ez dute partidarik galdu. Multzorik zailenean, aurkezpenean Barandika-Lopez eta Erkiaga-Zabala bikoteen izenak nabarmendu zirelako, aurrera egitea lortu dute. Ligaxkako azken partidan ere sendotasuna izan zen Iparraldeko bikotearen armarik garrantzitsuena. Basquek erakutsi zuen iazko Markina-Xemeingo txapela ez zela kasualitatea izan eta Ladutxek azken hilabeteetan aurrerapausoa eman du. 15-9 eta 15-8 nagusitu ziren.

Markina-Xemeingo Grand Slama ligaxka azken jardunaldi

Argazkia: Aitzol argazkiak

Bigarren partidan kontuak errazagoak ziren, irabazleek bakarrik egingo zuten aurrera. Partidaren tentsiogaz huts gutxien egin zituztenek lortu zuten finalaurrekoetarako txartela. Gorka Sorozabalek eta Alex Goitiak nahi eta behar baino hutsegite gehiago egin zituzten, eta horrelako hil edo biziko partidetan, garesti ordaintzen dira. Olharanek eta Ibarluzeak ere sendotasuna bakarrik ez zuten behar izan partida irabazteko. Markina-Xemeindarrak erakutsi du Erkiaga barik ere emaitzak lortzeko gai dela: 15-9 eta 15-8.

Horrenbestez, zapatuko [uztailak 6] finalaurrekoak hurrengokoak izango dira: Ladutxe-Basque Olharan-Ibarluzearen aurka eta Barandika-Lopez Johan-Del Rioren kontra. Finala Karmen Egunean [uztailak 16] izango da, aurretik emakumeen desafioa egongo da eta ETBren kamerak izango dira bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.