Herri kirolek girotu dute San Martin Eguna Ispasterren
Gaur [uztailak 4] San Martin baselizan elkartu dira jai batzordeak antolaturiko egitarauaz gozatzeko.
San Martin Eguna ospatzen ari dira gaur [uztailak 4] ispastertarrak. Jai eguneko baselizan elkartu dira 50 bat lagun eguna pasatzera. Meza izan dute lehenengo eta ostean eskolako eskolako trikitixa eta pandero ikasleek alaituko dute eguerdia. Herri kirolek hartu diete erreleboa. Iaz lez, Urtza Herri Kirol taldeak askotariko kirolen erakustaldia eskaini dute: trontza, aizkora edota ingude altxatzea.
Arratsaldean, berriz, Mus eta Briska txapelketak jokatuko dituzte, bikotea bakoitzak 20 eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren. Sariei dagokionez, lehen sailkatuek txapela eta batutakoaren %50 irabaziko dute, bigarrenek garaikurra eta batutakoaren %30 eta hirugarrenek garaikurra eta %20.