Lekeitiok Euskadiko Urpeko Argazkilaritza Txapelketa hartuko du
Domekan [uztailak 13] Bizkaiko eta Gipuzkoako finalistek parte hartuko dute.
Lekeitiok Euskadiko Urpeko Argazkilaritza Txapelketa hartuko du domeka [uztailak 13] goizean. Bizkaiko eta Gipuzkoako finalistek parte hartuko dute, hau da, hogei urpekarik. Haien kamarekin, bi ordu izango dituzte (bi irteeratan banatuta) irudiak ateratzeko (200 argazkira arte), eta ondoren sei aukeratuko dituzte. Irabazleak Espainiako Txapelketarako txartela irabaziko du.
Argazki mota desberdinetan atera beharko dituzte argazkiak parte hartzaileek. Hasteko, argazki angeluarra atera behar dute urpekari batekin, non ereduaren eta paisaiaren arteko oreka eta ereduaren posizioa baloratzen den. Gero, berdina, baina urpekaririk gabe, konposizioa eta barietate kromatikoa kontuan hartuz. Bestetik, arrain bakar edo multzo bateri argazkia atera behar diete parte hartzaileek, betiere arrain mota desberdintzen, bertan, espeziea harrapatzeko zailtasunak eta arrazoiak dute garrantzia.
Bestalde, hurbileko argazki bat, xehetasunak aztertzeko, sormena eta bakantasuna bultzatuz. Argazki tematikoari dagokionez, aurtengoa itsas bedarrak dira. Azkenik, argazki librearen helburua originala, sortzailea eta artistikoa izatea da. Hori lortzeko, argazkilariak argazkia egiteko beharrezkotzat jotzen duena egin ahal izango du.
Txapelketak beste helburu “garrantzitsu” bat ere baduela diote. “Gizartea kontzientziatzeko egindako irudiak azaltzea, itsas hondoak garbi mantentzeko eta, batez ere, itsas habitata babesteko”. Gero, udazkenean irudi irabazleen erakusketa egingo dute.
Horrez gain, urpekari taldetik Lekeitioko Udalaren, Danobat, Ekin eta Eika enpreseei eskerrak eman dizkiete “haien laguntzarik gabe ezingo genukeelako ezer egin”.