Opor ostera arte ez da medikurik egongo Berriatuan
Berriatuko Udaletik egoera salatu dute eta Eusko Jaurlaritzari konponbidea eskatu.
Berriatuan ez dago medikurik ostera ere. Hain zuzen ere, gaurtik [uztailak 15] aurrera, eta irailaren 8ra arte, hau da, uda osoan zehar, ez da mediku zerbitzurik egongo Berriatuan, erizaina bakarrik egongo da eta egun erdiz bakarrik.
Horrenbestez, berriatuarrek mediku txandak Ondarroan hartu behar dituzte. Osasun Sailetik oporretan ordezkapenik egin ezin dituztela esan diete eta horrela hutsunea geratzen da Berriatuan, Ondarroara arte joan behar izateagaz. Udaletik osasun zentroko egoera salatu dute eta Jaurlaritzari exijitu dio “egoera konpontzeko konpromisoak hartzea”.