Nora Etxeberria eta Imanol Goñi izan dira azkarrenak
Zapatuan [uztailak 20] Madalen jaien baitan, lehiatu zuten II. Legarmendi Kilometro Bertikala.
Legarmendiko kilometro bertikaleko lasterketa baliatu zuten berriatuarrek zapatuan [uztailak 20] Madalen ermitara bertaratzeko. Aurten gainera, II. Igoera Herrikoien Ligako hirugarren proba izanik “beste garrantzia bat” izan du lasterketak.
30 parte hartzailek baino gehiagok parte hartu zuten. Denen artean azkarrenak Nora Etxeberria eta Imanol Goñi izan ziren. Azpeitiarrak 27 minutu eta 40 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren heldu zen Nahia Elezgarai berriatuarra ia minutu batera (28 minutu eta 38 segundo) eta hirugarren izan zen Leire Martin ondarrutarra 30 minutu eta 25 segundoko denboragaz.
Gizonezkoetan, berriz, Goñi natxituarrak pronostikoak bete zituen eta 20 minutu eta eta 10 segundotan heldu zen helmugara. Bigarren Xuban Muniozguren markina-xemeindarra izan zen (20 minutu eta 30 segundo) eta hirugarren Iban Badiola ondarrutarra (20 minutu eta 51 segundo).