Eñaut Urresti hirugarren urtez garaile Mutrikun
Eñaut Urrestik eta Julen Del Riok irabazi dute Mutrikuko Master Serieseko finala. Emakumezkoen partidan, Elaia Gogenola eta Frida Watkins nagusitu ziren.
Uztailaren 20ko finalaurrekoan Urrestik eta Del Riok Thomas Urrutia eta Mikel Mantzi garaitu zituzten neurketa estu batean: 15-11, 12-15 eta 5-1 gailendu ziren mutrikuarra eta gasteiztarra. Ondotik etorri da final handia. Miruaitz frontoia leporaino beteta, Urresti eta Del Riok irabazi dute Mutrikuko Master Serieseko finala, Xabi Barandika eta Gorka Sorozabalen aurka.
Lehenengo setean 15-18 nagusitu dira Barandika eta Gorka. Aurrelari bizkaitarrak desorekatu du jokoa eta bigarren jokotik aurrera atzean bilatu dute tantoa. Barandika saihestea erabakita, Gorka zigortu eta, antolatzaileen esanetan, “hor aurkitu dute garaipenerako bidea”. “Urresti errematatzailea da, aurrean ere egin ditu tanto batzuk, baina bikote horiak jakin du, torneo hau irabazteko, Barandika saihestu behar zela”.
Bigarren jokoa 9-15 irabazita, 0-5 nagusitu dira hirugarrengoan.
Emakumeen partidan Elaia Gogenola eta Frida Watkins izan dira irabazle. Lehenengo jokoa, Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otañok irabazi dute, 15-14. Bigarrena Elaiak eta Fridak, 13-15 eta desenpatea ere berdindua izan da. Azkenean 3-5 marroiek eta garaipena Berriatua eta Zumaia aldera.