EAJ-PNVk urtero San Inazio egunez egin ohi duen bezala mitina egin du Mutrikun
“Populismoen aurrean ongizate estatua eta euskal nortasuna” defendatzeko konpromisoa aldarrikatu du Markel Olano Eusko Legebiltzarkideak gaur [uztailak 31] Mutrikun egindako mitinean.
EAJ-PNVk mitina egiten du urtero Mutrikun San Inazio egunean, aurten Eusko Alderdi Jeltzalearen 129. urteurrenean. Markel Olano legebiltzarkideak hatu du parte aurtengoan eta “demokrazia, herri izaera, justizia soziala eta ekonomia lehiakorra” ezinbestekotzat jo ditu, erakundeen eta gizartearen arteko “elkarlana” oinarri hartuta, “Euskadik XXI. mendeko desafioei aurre egin ahal izateko”.