Lekeitiok baditu aurtengo San Antolin jaietako txupinerak: Ixone eta Romi Markes
Herritarrek horrela erabakita, Ixone eta Romi Markes izango dira 2024ko Lekeitioko San Antolinetako txupinerak.
Uztailean hasi zen Lekeitioko jaietako txupina nork botako duen erabakitzeko prozesua. Lehenengo proposamenak egiteko tartea zabaldu zen, eta ondoren hiru hautagaien artean bozkatzekoa. Herritarren bozkak erabaki du Ixone eta Romi Markes izango direla aurtengo San Antolin jaietako txupinerak.
Markesen Alabak izenpean, urteetan zehar herriko kultur ekintzen antolatzaile eta animatzaile lanetan ibili dira Ixone eta Romi: Playback txapelketan, San Pedro egunean Dei eitteko moduan, Gabonetako Bonbilloneko kabalgatan, paella txapelketan, Jai Batzordean… Aurten jaiei hasiera emateko lana ere izago dute.
Poztasun “itzelarekin” hartu dute berria: “Hiru hautagaien artean egote hutsa zoragarria izan da, oso eskertuta gaude”. Hala ere, herrian egiten diren kultur ekintzak antolatzeko “jendea behar” dela azpimarratu nahi izan dute: “jende berria behar da, aurpegi berriak, gazteak… Proposamenak izan ditzaken edonor oso ondo etorria izango da”.