Ondarroako Plazagain jantoki herritarra prest dago Andra Mari jaietarako
Hasi da Ondarroako Andra Marietarako atzera kontaketa eta herritarrak buru belarri dabiltza jaien prestaketan.
Ondarroako herriak badu dagoeneko jai usaina. Atzo [abuztuak 8] hasi eta amaitu zuten Plazagain jantoki herritarraren muntaketa. Aurten ere, asko izango dira bertan laguntzen ibiliko direnak, eta ehundaka bertan jatorduak egingo dituztenak.
1983an lehen aldiz martxan jarri zenetik, Andra Mari jaiak heltzear direla, muntaketa lanetan aritzen dira antolakuntza taldekoak militante eta boluntarioen laguntzarekin. Autengoan ere 30 lagunetik gora ibili dira jantokiaren egitura muntatu, mahai eta ahulkiak deskargatu eta jaiak amaitu artean izango duen itxura ematen. Oraindik ere, laguntzeko asmotan dabilenak, izango du aukera. Abuztuaren 12an garbitasun lanetan ibiliko dira 9:00etatik aurrera. Horrez gain, edozein txandatan ere lagundu dezake nahi duenak, eta abuztuaren 19an desmuntatze lanak egingo dituzte goizeko 9:00etan hasita.
Amnistia Egunean [abuztuak 14], urtero bezala, presoen aldeko bazkaria egingo dute. Oraindik bazkarirako tiketik ez duenak, Alai eta Anaitasuna tabernetan erosi ahalko ditu 25 eruroren truke.