234 pertsona artatu zituzten Ondarroako jaietako testing puntuan
Gehien ikusitako substantziak kanabikoen familikoak izan ziren.
Abuztuaren 17an, Ondarroako andramarietan Ailaket! legez kanpoko drogen erabiltzaileek edo erabiltzaile ohiek osatutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak tesing postua jarri zuen. Bere egitekoa informazio egiazkoa eta objektiboa helaraztea da, eta legez kanpoko substantziak analizatzea. Ekimena Lea-Artibai mankomunitateak bideratu zuen, eta Ondarroako Udalak lagundu.
Helburua festa giroan egin ohi diren drogen kontsumoei lotutako arriskuak murriztea izan zen. Guztira 13 eta 64 urte bitarteko 234 pertsona artatu zituzten informazio gunean, horietatik %47 emakumeak eta %53 gizonak. Analisi gunean 22 pertsona jagon zituzten, euren artean %73 gizonak, bataz beste 25 urtekoak. 18 lagin analizatu zituzten, eta gehien ikusitako substantziak kanabikoen familikoak izan ziren.