Burdinola enpresak egoitza berri bat zabaldu du Suitzan
Burdinolatik diote “are gehiago” indartuko dutela nazioartean duten presentzia, eta merkatuan duen posizioa sendotuko du, mundu osoko bere bezeroentzako bazkide “berritzaile eta konfiantzazko” gisa.
Gaur egungoa mundua eta gizartea globalizatua da, eta Burdinolak badaki. Amorotoko enpresak egoitza berri bat zabaldu du Suitzan. Horrela, Ingalaterran, Hego Amerikan edota Frantzian eta Italian dituzten egoitzetara beste bat gehitu dute.
Burdinolatik diote egoitza berriak “are gehiago” indartuko duela nazioartean duten presentzia, eta merkatuan duen posizioa sendotuko du, mundu osoko bere bezeroentzako bazkide “berritzaile eta konfiantzazko” gisa. Gainera, gogoratu dute urteak daramatzaztela Suitzako merkatuan eta erreferentzia handiak dituela.
Funtsezko merkatuetan sendotzeko eta filial berriak irekitzeko plan estrategikoan onartutakoaren ildotik, Burdinolak “beste urrats bat” eman du filial berri hori sektorearentzat estrategikoa den merkatu batean irekitzeagaz. Egoitza berriak enpresak duene estrategia globala jarraituko duela esan dute, “laborategi seguru eta efizienteetan duen posizionamenduan zentratua eta proiektu handiak erakartzera bideratua”.