Errepikatzeko modukoa izan da solasaldia
Lea-Artibai Mankomunitateak bultzatuta, nahi gabeko bakardadearen inguruko solasaldiak egiten ari dira.
Irailaren 19an Etxebarrian egin zuten lehendabiziko solasaldia eta eguenean [irailak 26] Berriatuan egingo dute, 17:00etan, udal bideo gelan. Mankomunitatetik lehen saioaren balorazio “oso positiboa” egin dute. Parte hartze “altua” nabarmendu dute, 30 pertsona inguru bertaratu ziren: “Gaia oso era interesgarrian landu zuten solaskideek, eta jendearen inplikazioa eta partaidetza nabarmena izan zen”. Horrenbestez, Berriatura ere bertaratzeko deia egin diete herritarrei.