ADES itsaslabarrean eta Lumentzan aritu da lanean
Asteburu luzea baliatu dute espeleologia elkarteeko kideek askotariko lanak egiteko.
Testuinguru ezin hobea izan dute ADES Espeleologia Elkarteko kideek azken egunotan: jai egunengatik asteburu luzea eta eguraldi bikaina. Horregatik, beste behin, lanera atera dira. Asteburuan Lekeition oinarritu dituzte haien lanak.
Batetik, elkarteko urpekariak Lekeitioko itsaslabarretan barrena aritu dira, Kabaua eta Izeta arteko gunean, hain zuzen ere. Bertan daude hormen ur azpiko tarteak errebisatu dituztela azaldu dute, “interesekoak izan daitezkeenak ikuskatuz”.
Beste alde batetik, beste espeleologo talde batek Lumentzako norabidea hartu du, bertako kobazuloko oztopoak kentzeko. “Mendia eta kobazuloa aintzinarotik oso humanizatua dago, karstikoa da goitik behera eta ADESek dozenaka zulo ditu katalogatuak bertan”, azaldu dute. Haietako asko, urteetan nekazaritza eta abeltzaintzak egin duen “aktibitatearen ondorioz”, harriz eta lurrez artifizialki estaliak daudela diote, eta horiek garbitzen aritu dira asteburuan.