Bizi-Bizi zentroa jarri nahi dute martxan Berriatuan
Astelehenetan eta eguaztenetan egingo dituzte ekimenak, jubilatuen elkartean.
Bizi-Bizi autonomia sustatzeko zentroa martxan jarri nahi dute Berriatuan. Berriatuko 60 urtetik gorako herritarrei bideratutako gune “aktibo, errehabilitatzaile eta sozializatzaile” da. Hain zuzen ere, autonomia eta eta ongizatea “sustatu” nahi duten pertsona, eta familientzat, da.
Lea-Artibaira lehen aldiz helduko da programa, hau da, bertan egingo dute lehen froga Lea-Artibai Mankomunitatearen eskutik. Horrelako beharrizanak dituzten herritarrekin harremanetan jartzen ari dira udaletik eta dagoeneko hamabi bat pertsonagaz hitz egin dute. “Orain arte harrera oso ona izan du eta adineko herritarren artean ongi etorri ona izaten dute horrelako programek”, azaldu dute udaletik.
Askotariko ekimenak bultzatzen dituzte, batez ere lau arlo nagusi: fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala. Adibidez, psikoestimulazio kognitibo tailerra, psikomotrizitatea edota tailer ludikoak. Astelehen eta eguaztenetan egingo dituzte ekintzak, 10:00etatik 13:00etara, Anaitasuna jubilatuen elkartean.
Informazio gehiagorako Berriatuko Udaleko telefonoa jarri dute eskuragarri (94-613 70 30). Hori bai, behar duten herritarrentzako garraio zerbitzua eskainiko dutela aurreratu dute.