Lekeitioko itsaslabarrak aztertzen jarraitzen du Ades Elkarteak
Asteburuan, eguraldia ona lagun, besteak beste, Santa Katalina ermita azpiko Antzoriz II kobaren errebisio topografikoa egin dute.
Eguzkia espeleologoen laguna da, eta asteburuko eguraldi ona lagun ostera ere Lekeitioko itsaslabarretara joan da lanera Ades espeleologia elkartea. Zapatuan [azaroak 16] eman zioten jarraipena bertako azterketa lanari.
Batetik, talde batek parketik Lezeta I haitzuloaren arteko hormak izan zituzten prospekzio leku. Bestetik, beste batek Antzoriz lurmuturrera jo zuen, Santa Katalina ermita azpian dagoen Antzoriz II kobaren errebisio topografikoa egitera. Bertan, sarrerako koordenadak berritu zituzten, 2007ko GPSkoak zituen, eta barnekaldeko argazkiak atera zituzten.
Lehen tartean, berriz, jakinarazi dute ez zutela ezer interesgarririk aurkitu: “Aurkikuntza handiak, baztertze lan handien ostean etortzen dira, eta beste zati bat kendu dugu mapatik”. Hori espeleologikoki, baina ornitologikoki “interesgarria” izan daitekeen habi bat aurkitu zuten eta koordenadak eta argazkiak ornitologoei bidali zizkieten. “Gogoratu dezagun gune hauetan babes bereziko txori espezieak bizi direla, eta lan hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren baimenarekin egiten egiten ari garela, ornitologoekin elkarlanean”.