Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hogeita bost aldiz Azaroak 25, aldarri berdinekin

Emakumeek pairatzen duten indarkeria matxistak salatzeko eta «ardurak hartzeko unea» dela aldarrikatuko dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Emakundek emandako datuen arabera, 6.513 salaketa erregistratu ziren iaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azaroak 25 Ondarroa Iazko elkarretratzea, Ondarroan.
Zaloa Iturbe San Jose/Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/11/22

Egutegian morez nabarmendutako eguna da astelehenekoa. 1960ko azaroaren 25ean, torturatu, bortxatu eta erailak izan ziren Miraval ahizpak, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bilakatuz. Ondorioz, 1999an Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 25a emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egun legez aldarrikatu zuen. Egun, 25 urte geroago, indarrak batu eta herri eta hiriak askatasun oihu eta aldarriz betetzeko hitzordua da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunekoa.

Ez bazara konponbidea, arazoa zara lelopean, egunerokoan “erabat normalizatuta” dauden eraso, bortxaketa, beldur eta erailketak salatzeko, mobilizatzeko deialdia zabaldu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak: “Sistema heteropatriarkal, kapitalista eta kolonial honek forma berriak hartzen ditu, bizirauten jarraitzeko”. 

Sexu indarkeriaren gorakada “kezkagarria”  dela azpimarratu dute: “Indarkeria ekonomikoa, mugak eta irregularizazio egoerak, gorroto diskurtsoen gorakada, estigma soziala, komunikabideetan egiten den indarkeria matxista kasuen trataera bortitza, zaintzen banaketa desorekatua, sare sozialetako misoginia eta jazarpen anonimoa ez dira kasu isolatuak”. 

Aldaketak urte askotan zehar “berdinak” izan dira, “zoritxarrez aldaketak oso motel” datozelako. Hala, “indarkeria ugari” badira ere, erroa “bakarra” dela nabarmendu dute: “Gizon gehienek konplizitatea, justifikazioa eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta salatzeko konpromiso falta izaten jarraitzen duzue. Zuentzako mezua zuzena da: ez bazarete konponbidea, arazoa zarete”. Beraz, “ardurak hartzeko unea” dela aldarrikatu dute. 

[IKUSI BERRIRO IAZKO ARGAZKI GALERIA]

Ukazioa geldiarazi.
Indarkeria matxista geldiarazteko bidean, “geroz eta ugariagoak” diren indarkeria matxista “hutsaltzen” duten diskurtsoei aurre egitean jarri du fokua Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gizpuzkoako aldundiekin eta Eudelekin batera bultzatutako kanpainan. Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko lelopean, indarkeria ukatzen duten esaldiak bildu dituzte; “Indarkeriak ez du generorik”, “Emakumeen aurkako indarkeria asmakizun bat da“… Esaldi horiei datuekin erantzuten diete: emakumeenganako indarkeriagatik 6.513 salaketa erregistratu ziren 2023an Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Indarkeria Matxistaren Behatokiaren arabera, 2004az geroztik Bizkaian 34 emakume izan dira erailak, eta 37k hilketa saiakera jasan dute. 

Berdintasunaren aldeko eraldaketa sozialean gazteek duten «protagonismoa» nabarmendu du Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak. Zehaztu duenez, “gazte gehienek” emakume eta gizonen arteko “berdintasunean sinisten dute, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren alde” daude. Horregatik, ukapen mezuak nondik datozen identifikatzea garrantzitsua dela argitu du, gazteengan eta gizartean “eraginik izan ez dezaten” baliabideak izateko. 

Gazteekin “beharrezkoa” den aliantza egitearen alde agertu da Trinidad Vicente Bizkaiko Berdintasun zuzendaria: “Berdintasun eza eta indarkeria matxista ukatu beharrean, berdintasunezko eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko gizarte bat eskatzeko kalera aterako gara, gazteriarekin”.

Azaroak 25 Gizaburuaga

Iazko azaroak 25eko Gizaburuagako ekintza

Eusko Jaurlaritzak, adierazpen instituzionalaren bitartez, indarkeria matxistaren “adierazpen guztiak gaitzetsi”, eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “etorkizuneko belaunaldi berriei” begira. “Eusko Jaurlaritzak badaki berdintasunaren aurrerapenei erantzun, eta euskal herritar gehienek aurrera egiten jarraitu nahi dutela indarkeria matxistarik gabeko gizarte baterantz”, gehitu dute, etorkizunekoa «berdintasunaren belaunaldia” izatea nahi dutela nabarmenduta. 

Feminismoaren eta berdintasunaren aurrerapenen aurrean, “mundu mailako erreakzio” baten aurrean gaudela azaldu dute, horrek misoginia “geroz eta normalizatuagoa” izatea dakarrela zehazteagaz batera. Misoginia hori batez ere esparru digitalean ematen da, “gazteria hartzaile nagusia” izanik. 

Bizkaiko Foru Aldundiak ere gazteria izan du bere kanpainaren erdigunean, bereziki, “gizon gazteak”. Horretarako, red flag eta green flag —bandera gorria eta bandera berdea— kontzeptuak erabili dituzte, “gazteak sentsibilizatzeko”. Onartu behar denari edo ez denari buruz hitz egiteko erabiltzen diren terminoak erabili dituzte, publiko gaztearentzat pentsatutako ilustrazioekin batera. 

Izan ere, esan dutenez, azken azterlanen arabera, gizon batzuek “geroz eta gaitzespen handiagoa” dute feminismoarekiko eta berdintasun arloko aurrerapenekiko: “Gizonezko gazteen artean eragin berezia izateko diseinatu da kanpaina”. Mugak azpimarratzeaz gain, gazteak “berdintasunaren aldeko aldaketa eragile” bihurtu nahi ditu aldundiak. Horretarako, “harreman osasuntsuak eta berdintasunezkoak modu positiboan eraikitzera” animatu dituzte. 

Kanpaina herritarren artean kontzientzia pizteko balio dezaketen esaldiekin osatu dute. Alde batetik red flag edo mezu  “salagarriak” bildu dituzte: “Aprobetxatu orain mozkortuta dagoela”; “edonori ematen dio like”… Horren aurrean, green flag-en alternatiba aurkezten dute: “Kontua alternatibak proposatzea da, bikote harremanak bizitzeko modu on horiek aitortzea”. “Ez da nirea, berarena da» edo «beste batzuekin barrez ari dela ikustea gustatzen zait” dira nabarmendu dituzten esaldietako batzuk. 

EGITARAUA

AMOROTO

Gaur.

14:30-16:00. Eskolako umeek, Azaroaren 25era begira, girotze jardunaldia egingo dute, instalakuntza artistiko baten bidez. 

Bihar.

19:00. Jo! antzezlana, kultur etxean.

AULESTI

Astelehena, azaroak 25.

19:00. Indarkeria matxistarik ez. Aski da! lelopean, elkarretaratzea, plazan.

Barikua, azaroak 29.

17:30. Herriko emakumeentzako Ahalduntze feminista tailerra, erabilera anitzeko gelan.

Izena eman behar da 688 65 58 12 telefonora whatsappa bidalita edo 94-627 90 06 telefonora deituta. Gaur da azken eguna.

Domeka, abenduak 1.

11:30. Detaile xume bat liburuari buruzko tertulia, liburutegian. 

BERRIATUA

Astelehena, azaroak 25.

19:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean. 

Gero.  Gune arriskutsuak identifikatzeko ibilaldia, herritik. 

Eguaztena, azaroak 27.

18:00. Indarkeria emozionala: nola identifikatu nik neuk ikusi ez dudana hitzaldia, Arrate Ruiz-Oria Esparte psikologoagaz, bideo gelan.

ETXEBARRIA

Astelehena, azaroak 25.

19:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.

GIZABURUAGA

Etzi.

12:00. Punto morea marraztea. 

13:30. Punto morea udaletxeko balkoian jarriko dute, eta, ostean, mezu irakurketa. 

ISPASTER

Astelehena, azaroak 25.

17:00. Pankarta osatuko dute probalekuko egurretan, elkarlanean.

18:30. Elkarretaratzea plazan; euria egingo balu, probalekuan bertan. 

19:00. Kopaua egongo da. 

LEKEITIO

Astelehena, azaroak 25. 

19:00. Lekittoko Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea Eskolapean. 

Martitzena, azaroak 26.

19:30. No estas sola. La lucha contra la manada dokumentalaren proiekzioa, Ikusgarri Zineman. 

Eguena, azaroak 28.

18:00. Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloari buruzko tailer praktikoa, Andraetxean. 

MARKINA-XEMEIN

Gaur. 

18:00. Beldurraren kultura. Zelan eragiten digu emakumeoi? tailerra, 
Uhagonen. 

Astelehena, azaroak 25. 

20:00. Morelarrek deituta, elkarretaratzea, Arkupean. 

Martitzena, abenduak 17.

18:30-20:00. Tuppersex Feminista: nobere burua ezagutzeko eta plazera lantzeko tailerra, emakumeentzat, Uhagonen. 

MENDEXA

Astelehena, azaroak 25. 

12:30. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.

MUNITIBAR

Astelehena, azaroak 25. 

19:00. Elkarretaratzea, plazan.

Barikua, azaroak 29.

20:15. Elkarretaratzea, bidegurutzean.

20:30. Lorea Zulaikaren musika emanaldiaz gozatzeko aukera, gaztetxean.

MUTRIKU

Astelehena, azaroak 25.

18:30. Ez bazara konponbidea arazoa zara lelopean, mobilizazioa EMA gunetik hasita. 

ONDARROA

Gaur.

19:30. Itaiak antolatuta, Te doy mis ojos filmaren Zine Foruma, Kofradi Zaharrean.

Ondoren. Solasaldia. 

Astelehena, azaroak 25.

18:00. Itaiak deituta, mobilizazioa Zaldupeko zubitik. 

19:00. Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea, Andrabanda Feministagaz, Alamedan. 

Eguaztena, azaroak 27.

19:00. Zori-ona dantza hitzaldia, Etxelilan, Ainara Bentoren eskutik.

Barikua, azaroak 29.

18:00. Andrak erramutan: elkarrekin itsasoa hartzen dokumentalaren proiekzioa eta  solasaldia partaideekin, Etxelilan.

ZIORTZA-BOLIBAR

Astelehena, azaroak 25. 

19:30. Udalak eta herriko taldeek antolatuta, elkarretaratzea, Elizpe aurrean. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.