300 lagun, Berriatuko ermitetako ibilaldian
Domekan [urtarrilak 5] egin zuten 6. Rikardo Erkiaga memoriala.
Urte hasieragaz batera, egonkortuta dagoen irteera da Berriatuko ermitetako ibilaldia. 16. urtez antolatu du herriko udalak eta beste urte batez arrakastatsua izan da. 6. Rikardo Erkiaga memorialean 300 lagunek parte hartu zuten domekan [urtarrilak 5]. 215 lagunek eman zuten izena martxa luze eta ertainerako eta beste 85 pertsonek laburrerako. Horrenbestez, antolatzaileak “pozik” agertu dira erantzunagaz eguraldi ona izan zutelako, nahiz eta haize ugari egin.