Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Eskualdeko zirkulazioari konponbidea aurkitu nahian

Elixabete Etxanobe gaur [urtarrilak 20] Joseba Goienola Berriatuko alkateagaz bildu da eta Markina-Xemeingo eta Etxebarriko sahiesbideko lanak bisitatu ditu.

Sahiesbideko obren bisita Sahiesbideko obren bisitaBizkaiko Foru Aldundia
Mikel Reina Barros
Berriatua,Etxebarria,Markina-Xemein
2025/01/20

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia Lea-Artibai bisitatu du gaur [urtarrilak 20]. Bisita eskualdeko “lehiakortasuna indartzeko” hartutako konpromisoaren barruan kokatu dute. Azken helburua “konektibitatea eta lehiakortasuna” indartzea dela esan du, “azpiegiturak hobetzea herritarren eta enpresen onerako izango baita”.

Hain zuzen ere, eskualdeko zirkulazioa izan du hizpide, lehendabizi, Berriatukoa. Joseba Goienola alkateak eta Lea Artibai Fundazioko presidenteak herriaren eta eskualdearen beharrizanen berri eman die ahaldun nagusiari eta Ainara Basurko eta Carlos Alzaga foru diputatuei. Batez ere, Berriatuko zirkulazioa murrizteko aukerak aztertu dituztela azaldu dute. Datuen arabera, gaur egun bataz beste 6.000 auto igarotzen dira herritik egunero. Era berean, Ondarroagaz lotura hobetzeko, saihesbide bat eraikitzeko aukera jarri dute mahai gainean.

Hain zuzen ere, hori da egiten ari direna Markina-Xemein eta Etxebarriaren artean. Sahiesbideko lanak bisitatu ditu ostean Etxanobek Iratxe Lasa eta Jesus Iriondo bi alkateekin batera. “Lehentasuna da zirkulazioa hiriguneetatik ateratzea, baita inguruko industriaguneetako sarbideak hobetzea ere”, adierazi du ahaldun nagusiak.

Elixabete etxanobe Berriatuan

Basurko, Etxanobe, Goienola eta Alzaga, Berriatuan.Bizkaiko Foru Aldundia

Lanak “erritmo onean” doazela azaldu dute, 2026rako aurreikusten dute lanak amaitzea. 335 metroko tunelaren bi aldeetako ahoetako lanak amaitu ondoren, ikerketa geoteknikoko kanpaina osagarri bat egiten ari direla azaldu dute. Bertan, hainbat zundaketa egin dituzte, horiek izango dira azpiegitura eraikitzeko egin beharreko urratsak zehaztu dituztenak.

Era berean, Etxanobek gaineratu du “bide segurtasuna eta ingurumenaren hobekuntza” ekarriko dituela saihesbideak. Gaur egun 5.568 ibilgailu inguru zeharkatzen dute herria eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak dituen datuen arabera, errepide berriak ia 3.000 ibilgailutan murriztuko ditu herriguneko zirkulazioa, hau da, %53 gutxiago. “Markina-Xemeinen hiri-berroneratzeko aukera bat izango da, herriari aisialdirako eta herritarren gozamenerako espazio bat itzultzen ari zaiolako”, zehaztu du.

Berrikuntzak
Proiektuak ia-ia kilometro bateko errepide bat zehazten du, BI-633 errepidea BI-2636 errepideagaz lotzen duena. Errepide berriak 25,6 milioi euroko aurrekontua dauka, “ibilgailuen joan-etorri askea ahalbidetuko du, eta ilarak saihestuko dira errepidera sartzeko egongo diren bi biribilguneei esker”.

Gaurko bisitan azaldu den berrikuntzetako bat teknologiagaz lotuta dago; MKZ kontrol-zentroagaz komunikatzeko hasierako proiektua aldatu egin dute. 17 kilometroko mikrozanga bat egitea erabaki dute Gerediagako lotunean saihesbideko errepideraino komunikazio guztia zuntz optikoaren bidez egiteko. Apirilaren amaieratik urrira arte egingo dituzte lanok. Jasangarritasunaren ildotik, airea eta zarata kontrolatzeko hainbat ingurumen gailu jarriko dituztela esan dute. Kalitatezko datuak sortzen laguntzen dute, “errepide bidezko garraioaren inpaktua ezagutzeko eta irtenbide berritzaileak definitzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.