Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Ondarroako Udal Egoitzan plazak finantzatuko ditu Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak 24,8 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu aurten, hitzartutako 15 Udal Egoitzatan 587 plaza finantzatzeko; besteak beste, Ondarroako Udalarekin datozen asteetan sinatuko dute hitzarmena.

Leixuri Arrizabalaga eta Ainara Basurko, iragan eguenako prentsaurrekoan.Bizkaiko Foru Aldundia
Ainhoa Astarloa Beotegi
Ondarroa
2025/01/20

Bizkaiko Foru Aldundiak 24,8 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu aurten mendetasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko; II. eta III. mendekotasun-gradua aitortuta duten adinekoak zaintzeko hitzarmena duten 587 plaza finantzatuko ditu. Foru Aldundiak aditzera eman duenaren arabera, plaza horiek, udal titulartasuneko 15 egoitzatan banatuko dira, eta oro har, EUDELekiko lankidetzarako esparru-akordioan sartuta daude. Honekin, mendetasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko konpromisoa sendotzea bilatzen du, batik bat, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartu dituen hitzarmenez gain, nabarmendu dute, datozen asteetan sinatuko dela Ondarroako Udalarekin hitzarmena, beste zenbaiten artean. Izan ere, azken honekin oraindik hitzarmena egiteke dagoen arren, Foru Aldundiaren hitzetan, izapidetze-prozesuan dago.

Plaza horiek guztiak mantentzeko inbertsioa 24.828.947 eurokoa dela aurreratu zuten iragan eguenean (urtarrilak 16) Leixuri Arrizabalagak eta Ainara Basurkok, prentsaurrekoan. Azaldu zuten, gainera, inbertsio horrek agerian uzten duela Aldundiak mendetasun-egoeran dauden adinekoen ongizatearekin duen konpromisoa.

Hitzarmen horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EUDELen arteko lankidetzarako esparru-akordioaren barruan kokatzen dira, beregain, eta udal titulartasuna duten zentroen eta foru-erakundearen arteko harremanak arautzeko diseinatu direla azpimarratu dute. “Lankidetza programaren xedea kalitatezko zerbitzuak eta arreta pertsonalizatua bermatzea da, Zorroari buruzko Dekretuarekin bat egiteko, Bizkaiko Gizarte Prestazio eta Zerbitzuen Maparen hedapenarekin batera. Metodologia elkartu horrek arretaren jarraitasuna bermatzen du, eta adinekoen hautatzeko askatasuna errespetatzeaz gain, beren udal-inguruneetan foru-finantzaketarekin jarraitzeko aukera ematen die”, gaineratu du Aldundiak. Gauzak horrela, eredu horrek zerbitzuaren hurbiltasuna eta kalitatea indartu egiten dituela goraipatu du, erabiltzaileen eta beraien familien lehentasunetara egokitzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.