Otsailaren 10ean hasiko da Gym Berdearen ikasturte berria
Proiektuaren helburuetako bat “belaunaldien arteko kultur trukea eta zahartze aktiboa” sustatzea dela gogoratu dute.
2025eko Gym Berdea otsailaren 10ean hasiko da Berriatuan. Hamabostean behin, saio bat egingo dute eskolan sortutako dinamikaren inguruan, eta udalerriko helduak ere gonbidatuta daude. Izan ere, proiektuaren helburuetako bat “belaunaldien arteko kultur trukea eta zahartze aktiboa” sustatzea dela gogoratu dute.
Aurten, jardunaldi bakoitzean, goizeko saioa eta arratsaldeko saioa egingo dute, hurrengoko ordutegiagaz: 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara. “Gym Berdearen helburua osasuna hobetu eta gaixotasunak prebenitzea da, eta pertsona bere osotasunean hartzen du kontuan, hainbat dimentsiotan: fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala”, azaldu dute.