Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatuko eta Markina-Xemeingo zesta eskolak nagusi, Euskal Herriko Txapelketan

Uni frontoiak hartu zituen zapatuan [martxoak 8] kluben arteko harrobikoen eta nesken finalak, eta Zumaiak nagusiena.

Markina-Xemeingo kluben arteko zesta finalak Uni frontoiko sari banaketaEuskal Pilota Federakuntza
Mikel Reina Barros
Berriatua,Markina-Xemein
2025/03/10

Lea-Artibai gaur egungo zesta-puntako erreferente nagusietako bat da. Beste urte batez, Berriatuko eta Markina-Xemeingo zesta eskolek banatu dituzte Euskal Herriko kluben arteko Txapelketak. Hain zuzen ere, Uni frontoiak hartu zituen finaletako asko zapatuan [martxoak 8].

Gazteenen artean Berriatuko harrobiak bere indarra erakutsi zuen. Kadete mailan, Aldazabal eta Urkirik 30-27 irabazi zieten Zumaiako Silveti eta Watkins bikoteari txapela janzteko. Emaitza beragaz ere nagusitu ziren Alberdi eta Goikoetxea berriatuarrak Hondarribiko zesta eskolako Zamora eta Bereauri.

Maila horretatik aurrera, Markina-Xemeingo zesta eskola nagusitu zen. 22 urte azpikoetan, Maguregi eta Landaluzek osatutako bikoteak 30-20 irabazi zuten Andoaingo Gazteleku klubeko Altuna eta Itoizen kontra. Emakumezkoetan, berriz, erabateko nagusitasuna erakutsi zuten markina-xemeindarrek, haien arteko finala jokatu zuten. Mugartegik eta Lejardik 30-22 gailendu zitzaien Arriaga eta Lejardiri.

Markina-Xemeingo zesta eskolak irabaiz du kluben arteko zesta txapelketa

Zumaiako talde argazkiaEuskal Pilota Federakuntza

Nagusien gizonezkoen finala, ordea, Zumaian jokatu zen barikuan [martxoak 7]. Lea-Artibaiko finala izan zen, Markina-Xemein eta Berriatuaren artekoa. Pentsa baino errazago nagusitu ziren Arbe eta Salegi, haien esperientzia baliatuta, 30-14 nagusitu zitzaien Alberdi eta Aldazabali.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.