Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Etxegarai eta Mendizabal nagusitu dira Etxebarrian

Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketaren finalaurrekoen ligaxka lehiatu zuten atzo Arrizabalagak eta Bergarak Etxegarai eta Mendizabalen aurka, eta 16-22 nagusitu ziren Etxegarai eta Mendizabal. Hala, azken jardunaldira arte itxaron beharko da Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdiak zelan geratzen diren ikusteko.

Nora Mendizabal, Madalen Etxegarai, Arrate Bergara eta Olatz Arrizabalaga Etxebarriko partidua lehiatu aurretik. Emakume Master Cup
Ane Maruri Aransolo
Etxebarria
2025/03/10

Urrezko Liga —Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketaren finalaurrekoen ligaxka— porrotez abiatu zuten Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak, baina egoerari buelta eman zioten bigarrenean. Atzo (martxoak 9), berriz, galdu egin zuten Madalen Etxegarai eta Nora Mendizabalen aurkako ligaxkako hirugarren partida Etxebarriko Txutxo udal pilotalekuan: 22-16.

Giro paregabean aritu ziren lehian pilotariak, eta frontoira gerturatu zen jendetzak ere goi mailako jaialdi batez gozatzeko aukera izan zuen. Izan ere, partidu erdira arte lehia “parekatua” izan zen, tantoak txandakatu zituzten, baina markagailuaren erdialdera ailegatutakoan, atzelarien arteko demak hartu zuen protagonismoa. “Hasieran nahiko hotz hasi ginen laurok, inor ez zen partidan sartu, eta norgehiagokaren erdira ailegatzerakoan hainbat huts egite egin genituen nahiko jarraian”, azaldu du Arrizabalak, eta, aurkariek abantaila hori aprobetxatzen jakin zutela gehitu zuen.

Izan ere, atzeko jokoa bilatu zuten orduan, eta Mendizabal Bergara baino gehiago izan zen; horrek Etxegarairi aurrean pilotaren bila sartzeko eta tantoak amaitzeko aukera gehiago eman zion. Pilotari gernika-lumotarra ahalegindu egin zen partidari eusten, baina bikote gipuzkoarra gehiago izan zen eta merezitako garaipena eskuratu zuen. “Atzeko jokoa kargatu zuten, eta pilota ere bizitu zenez, arazoak izan genituen. Nik ere ezin izan nion askotik lagundu Arrateri. Esango nuke eurek gu baino azkarrago jokatu zutela, euren estrategia hobea zela”.

Sailkapenaren zain.
Etxebarrian aritu ziren bi bikoteek dagoeneko jokatu dituzte fase honetako hiru partidak, eta biek puntu banagaz amaitu dute. Hala, asteburu honetan Zabaleta-Oses eta Arraiza-Gaminderen aurkako lehian gertatzen denaren arabera sailkatuko dira bikoteak; izan ere, Zabaletak eta Osesek bi partidatik bi irabazi dituzte, baina Arraiza eta Gaminde bitik batean gailendu dira.

Hala ere, asko pentsatu barik espero diete aurkariei Arrizabalagak eta Bergarak: “Finalerdietan edozer gerta daiteke. Bata zein bestearen aurka aritu, berdin-berdin topera atera beharko dugu”.

Gauzak horrela, estu-estu dago Urrezko Liga. Eta, gerta liteke lehen fasea lehen postuan amaitu zuten Arrizabalak eta Bergarak (jokatutako partida guztiak irabazi zituzten), datorren asteburuan Elgoibarren gertatzen denaren arabera, Urrezko Ligaxka hau azken postuan amaitzea eta finalerdietan kanporaketa zailenari aurre egin behar izatea. “Egia da lehen fase oso ona izan genuela, bitik bi irabazi genituen, eta gainera joko maila onean. Ligaxka honetan ez gara fin aritu, baina hobeto da fase txar hau orain pasatzea eta finalerdietara ondo ailegatzea”, adierazi du aurrelari gernika-lumotarrak. Ondorioz, horretarako, tentsioa berreskuratu behar dugu: “Biok dakigu finalerdietan beste modu batean kantxaratuko garela. Atzo tentsio falta hori igarri zen, baina finalerdietan topera kantxaratu behar gara, ezin dugulako partidu hori galdu. Egoera onean heltzen gara, eta alde horretatik lasai nago, ea irabaztea lortzen dugun”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.