72 puntistek parte hartuko dute 37. San Gregorio Txapelketan
Kide Kooperatibak bere 50. urteurrenean, zesta-punta txapelketa babestuko du, eta kamisetak diseinatu ditu parte hartzaileentzako.

Berriatuko Zesta Eskola 1985ean sortu zen, Berriatuak desanexioa lortu eta gero Mendibarren frontoia eraiki zenean. Hasieratik Lea-Artibai, Mutriku eta beste hainbat herritako pilotari izan ditu elkarteko kide Berriatuko bertakoez batera. Gaur egun 100 kide inguru dira zesta eskola osatzen dutenak eta horietatik 60 inguru haurrak dira neska zein mutil.
Hain zuzen ere, horietako askok parte hartuko dute 37. San Gregorio Txapelketan. Baina ez dute bakarrik herriko puntistek parte hartuko, Euskal Herri osotik etorritako 72 puntistek osatuko dute lehiaketa. Aurten, berritasun modura, Kide Kooperatibak babestuko du txapelketa, bere 50. urteurreneko egitarauko ekintza nagusietako bat da.
Atzo [martxoak 18] aurkeztu zuten dagoeneko martxan dagoen txapelketa. Bertan izan ziren parte hartzaileetako batzuez gain, Agustin Bengoetxea Kideko zuzendaria, Mikel Plaza Berriatuko zesta eskolako arduraduna eta Joseba Goienola Berriatuko Alkatea. Finala, zelan ez, herriko jai nagusien egitarauaren barruan sartuko dute, maiatzaren 17an jokatuko dituzte 16:30etik aurrera hasita.
16. Felix Aldazabal Memoriala bost kategoriatan banatu dute. Hurrengokoak izango dira mailak eta bikoteak:
- Elite maila:
- A multzoa: Arbe-Lekue, Libois-Oyhenard eta Aaron-Salegi.
- B multzoa: Antxon-Atain, Celaya-Uranga eta Cosme-Argoitia I.
- Nesken maila: Lur-Arai, Erika-Alize, Helena-Frida, Maite-Maialen, Elaia-Oaia eta Ihart-Maia.
- 22 urte azpikoen maila:
- A multzoa: Denis-Aratz, Retolaza-Xuban, Maguregi-Elkoro, Aitzol-Paul eta Ekhi-Ureta.
- B multzoa: Martin-Peru, Amets-Unax, Arrasate-Bereau, Egaña-Patxi eta Zamora-Kanpandegi.
- Kadete-Junior maila:
- A multzoa: Lekue-Txaparro, Mendi-Kirmen, Txomin-Eneko eta Watkins-Silveti.
- B multzoa: Alain-Argoitia II, Erkiaga-Izei, Txanton-Alustiza eta Agirre-Zarandona.
- Kadete lehen urtekoen maila: Rocha-Assane, Urki-Bustindui, Uribarri-Enbil, Kareaga-Erik, Este-Orhi eta Ganix-Paul.
Plazak Berriatuko zesta-punta eskola sasoiko dagoela nabarmendu du: “Urte guzti hauetan gure pelotariek izan dituzten emaitza bikainei esker Berriatuko eskolak daukan izena eta oihartzuna Euskal Herri osoan da ezaguna zesta punta zaleen artean”. Horregatik ere bertoko txapelketek garrantzi berezia dute afizionatu mailan. Udaberriko txapelketa nagusietako bat San Gregorio Txapelketa eta udazkenean, iraila eta azaroa bitartean, Berritxu Saria ere jokatzeko dute.
Iaz, nagusietan Maxime Benetrixek Gorka Mugartegi Atainek lortu zuten garaipena; nesketan, berriz, Elaia Gojenolak eta Frida Watkinsek eta gainontzeko mailetan Ametsek eta Cabanillasek Retolaza, Txominek eta Argoitiak eta Jokin eta Enekok.