Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Berriatuak euskara sustatzeko plan estrategikoa martxan jarri du

Herritarrentzako galdetegia sortu eta zabaldu dute, martxoaren 26ra arte bete daitekeena. Apirilaren 3an bilera egingo dute.

Mikel Reina Barros
Berriatua
2025/03/19

Azken datu ofizialen arabera, Berriatuan %82,9ak dakite euskaraz, euskaraz bizi da Berriatua, eta horrela jarraitu nahi dute. Hala ere, Berriatuko Udalean jakitun dira gaur egungo euskararen tendentziaz eta errotik hartu nahi izan dute. Kaleko eta etxeko erabileran jaitsiera nabarmena egon da 2017tik 2021eko datuetara, aldaketa “nabarmena” dela diote. Horregatik, euskara sustatzeko plan estrategikoa martxan jarri dute.

“Gure bizimoduan aldaketa handiak gertatu dira urteotan, eta hurrengoetan ere gertatuko dira: harreman ereduak, teknologia berriak, biztanle mugimenduak… Aldaketa horiek guztiek zuzenean eragiten diote hizkuntzari, eta, globalizatutako mundu honetan, ezinbesteko izango zaigu euskararen aldeko hautua egitea”, adierazi dute.

Hain zuzen ere, plan estrategikoaren lehen pausoa galdetegi bat zabaltzea izan da. Galdetegia martxoaren 26ra arte [eguaztena] bete daiteke, online egin daiteke edo bestela paperean bete eta udaleko postontzian utzita. “Euskarari buruzko galdera batzuekin osatutako galdetegia da, azkar betetzekoa. Ezinbestekoa da herritarren iritzia jasotzea”, azaldu dute.

“Euskarari buruzko galdera batzuekin osatutako galdetegia da, azkar betetzekoa”

Horrez gain, parte hartze saioak egingo dituzte “plangintzaren estrategiak zehaztu eta ekintzak identifikatzeko”. Lehendabizikoa, apirilaren 3an egingo dute, 18:00etatik 19:30era, udaletxean.

“Erakundeok ere badugu zer egina: euskaraz egiteko aukerak zabaltzea eta bultzatzea, eta erraztasunak ematea herritar eta eragileei. Hori da Berriatuko Udalaren konpromisoa”, diote. Hain justu, bide horretan sakontzeko eta aurrean dituzte erronkei “egoki erantzuteko” plangintza bat aurrera eramatea garrantzitsua dela diote.

“Euskararen zabalkunde, garapen eta normalkuntza lanetan ibili direnei esker, egungo euskaldun gehienak euskaraz bizi gara. Jaso dugun lekukoa, gure gurasoengandik, arbasoengandik eta erroetatik datorkigu. Familia, ikasketak, lagunak, aisia, lana… alor guztietan gara eta izan gaitezke euskaldun. Baina euskararen erabilera jaitsi egin da gure kaleetan. Orain, euskarak, gu behar gaitu. Gu gara lekuko horren eredu eta ondorengoentzako adibide”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.