Santi Zumaranek Bizkaia Kirolak Sarietako Leialtasun Saria jaso du
Bizkaiko kirol erakundeetan zuzendaritza postuetan dauden edo egon diren pertsonen lana aitortzen du Zumaranek jasotako aintzatespenak. Hala, Isuntza Arraun taldekoek Zumaran zoriondu eta eta harek taldearen alde egindako lana eskertu dute.

Lekittarraren ohorezko presidente Santi Zumaranek Bizkaia Kirolak Sarietako Leialtasun Saria jaso zuen atzo (martxoak 24), Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Hain zuzen ere, haren kirol ibilbidea aitortzen du sariak, izan ere, Bizkaiko kirol erakundeetan zuzendaritza postuetan dauden edo egon diren pertsonen lana aitortzen du jasotako aintzatespenak. Hala, Isuntza Arraun taldekoek Zumaran zoriondu eta eta harek taldearen alde egindako lana eskertu diote: “Eskerrik asko gugatik egin duzun denagatik, guztiz merezitako saria da”.
Naia Laso skater bermeotarrak, aldiz, Argizagi Saria jaso zuen, eta haren ordez bere amak hartu zuen Lasoren lana aitortzen duen ikurra. Hain zuzen ere, Bizkaiko klub batean federatuta kategoria absolutuan lehiatzen direnen lana aitortzen duena saria jaso zuen skaterrak.
Denetara, bederatzi sari banatu zituzten, hainbat kategoriatan: aipatutakoez gain, Markel Fernandezek (Izar Gaztea Saria), David Alonsok (Iparrizar Saria), Zuazo Eskubaloi Taldeak (Ostadarra Saria) Jose Maria Rodriguez de la Herak (Zuzentasun Saria), Jorge Dueñas de Galarzak (Lidergotasun Saria), Sociedad Deportiva Amorebietak (Kidetasun Saria) eta Euskalgymek (Ikusgarritasun Saria) jaso zituzten aitortzak.
Zuzendaritzetako emakumeen lana.
Kiroleko zuzendaritza postuetan emakumeek egiten duten lana aintzatesteko edizioa izan da aurtengoa, emakumeen lana agerian jartzea bilatzen zuena. Hori dela eta, sariak taldeen zuzendaritza karguak betetzen dituzten emakumeek banatu zituzten, eta Bizkaia Kirol Sariaren ohorezko aitortza Ana Urkijori eman zioten, Athletic Clubeko presidente ohiati, lehen mailako kirol zuzendaritzan egindako ibilbideagatik.
“Ana da gaur egun sendotik zabaldu eta asfaltatu behar dugun bidea ireki zuten emakume horietako bat, kirola ere erabateko berdintasun gunea izan dadin. Guztioi dagokigun lana da kirola emakumeek beren gaitasun gutziak garatzeko gune bihurtzea”, esan zuen Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak.