Zaldi mando eta Kinttopeko lehiaketetan, Gaztiñei nagusi
Argazkia: Oibar Zankada. Aulestiko harria erabili zuten partaideek, 1.050 kilokoa, eta Bizkaiko Kirol Federazioak kontrolatu zituen bi saioak. Epaile lanak Imanol Erleagak eta Ainize Perezek egin zituzten. Antolatzaileak “balorazio ona” egin dute: “Zapatu gauean jende gutxiago hurbildu zen, baina domekan hainbeste jende batu ginen. Orokorrean, giro oso ona egon zen, eta balorazio ona egiten dugu”.