Logo lehiaketa jarri dute martxan Berriatuan
Eguaztena [apirilak 30] da parte hartzeko azken eguna. Maiatzaren 30ean esango dute irabazlea.
Berriatuko eskolako guraso elkarteak logo berriaren lehiaketa jarri du martxan. Parte hartu nahi duenak denbora tarte gutxi dauka, eguaztenean [apirilak 30] amaituko baita izena emateko epea. Irabazlea, berriz, maiatzaren 30ean jakinaraziko dute. Irabazleak logo berridun kamiseta eta sudadera irabaziko ditu.
Gaiari dagokionez, librea da eta partaide bakoitzak logo bakarra aurkeztu ahal izango du. 16 urte arteko edozeinek parte hartu dezake, baina lanak originalak izan beharko dira, kopiatutakoak lehiaketatik kanpo geratuko direlako. Hain zuzen ere, parte hartzeko oinarriak jarraitzen ez dituzten lanak guztiak aukerarik gabe geratuko dira.
Logoak emateko bi aukera daude. Batetik, guraso elkartearen posta elektronikora bidaliz (gurasoelkartea@berriatuaeskola). Bestetik, eskuz entregatu daiteke eskolan gutunazalean sartuta, zuzendaritzakoek azalduko dituzte bertan egin beharrekoak. Bi kasuetan izen-abizenak eta maila jarri beharko dira.
Epaimahaia eskolaz kanpoko marrazki tailerrekoa irakasleak, udaletxeko ordezkariak eta liburutegiko arduradunak osatua egongo da. Lehiaketa amaitzean, logo guztiak ikusgai jarriko dituzte liburutegian eta eskolan.