85 pertsona elkartu dira gazteen osasun mentalaren jardunaldietan
Lea-Artibai Mankomunitateak antolatutako ekimena izan da eta erantzun “oso ona” izan du.
Lea-Artibai Mankomunitateak Gazteen osasun mentalaren jardunaldiak antolatu zituen joan den astean. Bertan, 85 pertsona elkartu ziren eta Busturialdeko eta Durangoko Mankomunitateko kideek ere parte hartu zuten. Jardunaldi guztiak euskaraz izan dira, eta hori asko eskertu dute parte-hartzaileek: “Izan ere, osasun mentala lantzen dugun bitartean ez gara ahazten euskararen erabilera sustatzeaz”.
“Guretzat oso ekimen potentea izan da, erantzun oso ona izan duena ta inguruko 85 eragile/profesinalek parte hartu dutena. Denek esan ziguten gauza bera: ponentzia guztiak oso interesgarriak, pil pilean daukagun gaia eta gainera dana euskeraz, benetan eskertzekoa”, azaldu dute.
Ekimen horren bidez, mankomunitateak profesionalei eta eragileei hausnartzeko espazioa eta momentua eskaini nahi izan dizkiete, “eta aurrera begirako jardunean beste begirada eta erreminta batzuez ahalbidetu nahi izan ditugu”. Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkiete ikastetxeei, guraso elkarteei, osasun zentroei edota Gizarte Zerbitzuetako kideei.