Jon Ansotegi berriatuarra izango da Realaren bigarren taldeko entrenatzailea
Ansotegik 227 partida jokatu zituen futbolari gisa klub txuri-urdinean, hamaika denboralditan zehar, atzelari gisa.
Realak baieztatu du Jon Ansotegi izango dela Reala B-ko entrenatzailea 2025-2026ko denboraldian, baita Imanol Agirretxe bere laguntzailea izango dela ere. Gaur egun, lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da berriatuarra, eta Agirretxe bigarren taldeko laguntzailea.
Ansotegik 227 partida jokatu zituen futbolari gisa klub txuri-urdinean, hamaika denboralditan zehar, atzelari gisa. Jokalari gisa erretiroa hartu ostean, teknikari lanetan hasi zen harrobiko jokalarien prestakuntzaren bigarren etaparen koordinazioan, eta, ondoren, azken zazpi denboraldietan, Relako lehen taldeko lantaldean egon da.