Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiz tontorretik zabalduko dute deiadarra

Deiadar Mendien Egunaren 20. aldian bilduko dira mendizaleak domekan, Oizen. 2004an Deiadar Mendien Egunaren lehen aldirako berariaz prestatutako adarra joko dute.

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/06/05

Oizen ospatuko dute Deiadar Mendien Egunaren 20. aldia domekan. Handik egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia, antzina egiten zuten legez. Izan ere, Batzar Nagusietara deia egiteko tradizioa gogorarazteko eguna da, eta adarren soinuak indarrez entzungo dira, berriro, Oiz mendiearen tontorretik; 2018an entzun ziren azken aldiz bertatik. Gainera, aurten, beste garai batzuetako kontakizun «erromantikoak gogora ekartzeko» jardunaldian, 2004an Deiadar Mendien Egunaren lehen aldirako berariaz prestatutako adarra erabiliko dute: 12:00etan joko dituzte adarrak. 

Durangoko Alpino Tabira mendi taldea da aurtengo ibilbidearen arduraduna, eta jakinarazi dutenez, ibilbide zirkularra izango dute, Garai herritik abiatu eta bertan amaituko dena. 09:00etan abiatuko dira mendizaleak, eta, iparraldetik Kantauri itsasoaz eta hegoaldetik Bizkaiko barrualdeaz gozatzeko aukera izango dute, «paisaia ederrak ezagutzekoa».

Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira Bizkaiko bost deiadar mendiak, eta aurten Oizera joateko tokatzen da; iazko edizioan ehunka lagun joan ziren Sollubera, eta aurten erantzun bera espero dute. Gainera, antolatzaileek jai gune txiki bat ere prestatu dute, tontorretik gertu dagoen baselizan, jai giroak bertan jarrai dezan.

Ekitaldian, Alpino Tabira mendi taldeak Ganekogorta mendirako igoera antolatzeko Gailurra klubeko ordezkariari emango dio lekukoa, hori baita datorren urterako aurreikusitako tontorra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.