Geologia tailer “oso interesgarria” eskaini du Jon Zamalloak Ispasterren

Jon Zamalloak geologia mundua hurbiltzen ari da Ispasterrera. Joan den asteburuan Ogellako aberastasun geologikoa ezagutarazi ostean irteera baten bidez, orain umeentzako tailerra antolatu zuen. Udalaren ekimenez, Zamalloak geologiaren inguruko tailer “oso interesgarria” eskaini zien herriko txikienei: “Harri eta arrokan arteko desberdintasunak erakutsi zituen, lurraren eboluzioaren inguruan hitz egin zuen dota arrokak ukitu eta jatorria ezagutzeko aukera eman zuen”.